VI. Atala. Gizartearekiko harremanak
1. Sarrera
Aurreko urteetako txostenetan ez bezala, aurten, ikusgarritasuna hobetzeko asmoz, gizarte antolatuarekin eta Arartekoarengana esku hartzeko eskatzera etortzen diren pertsonekin zuzeneko zerikusia duten jarduerak edo informazioak batera aurkeztea erabaki dugu.
Gobernuz kanpoko erakundeak eta antolatutako gizarte zibila, Arartekoaren ustez, euskal gizartearen arazoen begiak eta belarriak dira. Haien informazioari esker, jardunak hasten ditu ofizioz eta politika publikoen ebaluazio egiazkoagoa egiten du Arartekoak.
Arartekoaren erakundean beti baloratu dugu elkarte horiek eta boluntarioek egiten duten lana. Gizarte esku hartzeko hirugarren sektorea, une honetan, pertsonen eskubideen gizarte sistemaren bideragarritasunaren zutabeetako bat da. Orian bizi dugun krisialdian inoiz baino argiago ikusten dugu haien lanaren garrantzia. Era berean, inoiz baino babes publiko handiagoa behar dute haiek beren gizarte baliabideei eusteko. Bidezkoa da hau aitortzea eta gizartearen eta erakundeen aurrean hala aldarrikatzea. Argi eta garbi dago EAEn gizarte ongizatea beste lurralde eta estatu batzuetan baino sendoago mantentzen dela. Baina horregatik hain zuzen ere, erakundeek eta gizarteak laguntza eman behar diete egunetik egunera eta trukean ezer eskatu gabe beren lanarekin gizartearen eta baztertutako pertsonen arazorik larrienak beren gordintasun osoan ager daitezela galarazten dutenei. Izan ere, zenbait iturriren kalkuluen arabera, EAEn herritar guztien %10 eta %15 artean prekariotasun egoeran edo gizarte bazterketako arriskuan daude.
Arartekoa pertsonek eta pertsonentzat asmatutako erakundea da, euskal administrazioak kontrolatzeko funtzioa herritarren arazoen arabera betetzen baitu. Horrek Arartekoak hiru planotan jardutea dakar:
− Salatutako administrazioak indarrean dagoen legeriaren arabera jardun duen egiaztatzea.
− Administrazioetan jardunbide egokia bultzatzea, herritarren eskubideei arreta hobea emateko eta tratu hobea eta eraginkorragoa emateko.
− Kasuan bitartekari lana egitea. Izan ere, askotan, administrazioak zuzen jokatu duen arren, gure esku hartzearekin, hurbileko tratua emanez, errealitatearen edo jardun den kasu zehatzaren ikuspegi ezberdina eskainiz edo araua modu malguagoan interpretatuz, pertsonen arazo zehatzak konpondu ahal izaten dira, edota berdintasun ezeko, babesik gabeko eta bidegabeko egoerak eragozten dira.
2. Erreklamazioak egiten dituzten pertsonen tipologia eta erreklamazioen formatua
Gure zerbitzuetara jotzen duten pertsonei harrera egiteko modu naturalak Arartekoaren esku hartzea eskatzen duten pertsonen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzearekin zuzeneko zerikusia dauka.
− Erreklamazioak egiten dituzten pertsonen ezaugarriak
2010. urtean aurkeztutako kexen analisi soziologikoak ez du aldaketa esanguratsurik erakusten aurreko urtearen aldean.
Aldaketa txiki batzuk daude, garrantzi eskasekoak, aurreko urtearekin alderatuta: emakumeek aurkeztutako kexak murriztu dira eta kolektiboek aurkeztutakoak gehitu dira. Horrek gogoeta egin arazi behar digu kexak aurkezteko modu ez hain pertsonalizatu horri buruz (normalean idatziz edo internetez aurkezten dira).
Xehetasun handiagoz begiratuta, esan dezakegu gizonen presentzia handiagoa dela barne, ogasun, ingurumen eta jarduera ekonomikoaren antolaketa arloetan. Emakumeen parte hartzea, aldiz, handiagoa da adineko pertsonak, berdintasun, umeak eta nerabeak, etxebizitza eta administrazio publikoetako langileak arloetan.
Kexa kolektiboen tipologiaz esan dezakegu ugarienak barne arlokoak direla, gero hezkuntzakoak, araubide juridikokoak, administrazio publikoen ondasun eta zerbitzuetakoak, hirigintza eta lurraldearen antolamendukoak, ezindutako pertsonenak eta ume eta nerabeenak, portzentajerik handiena daukana.
14. grafikoa. Jasotako kexen banaketa, kexagileen ezaugarrien arabera
− Kexa idazteko erabilitako hizkuntza
Gaur egun gaztelania da kexak idazteko gehien erabiltzen den hizkuntza. Euskaraz eta bi hizkuntzetan aurkeztutakoek gorakada txiki bat izan dute. Halere, Arartekoaren erakundean herritarrei bi hizkuntza ofizialetan arreta emateko gai diren pertsonak daude.
Ararteko erakundeak erreklamazioak herritarrak aukeratutako hizkuntzan izapidetzen ditu, irizpide modura. Arartekoa kexa eragindako administrazioekin harremanetan jartzean, eta ofiziozko espedienteren bat abiatzen duenean, komunikazioa EAEko bi hizkuntza ofizialetan egiten da.
15. grafikoa. Kexen banaketa, erabilitako hizkuntzaren arabera
− Kexak aurkezteko era
Kexak aurkezteko moduari buruzko datuek erakusten digute erreklamazioak aurkezteko bide nagusia Internet dela (%37,39). Horregatik, Arartekoak herritarrekin harremanetan sartzeko formatu elektronikoak bultzatzea erabaki du.
Datuak 2009. urteko datuekin alderatuz gero, argi dago Arartekoaren 3 bulegoetara joanez egin diren kexen eta telematikoki aurkeztu diren kexen arteko aldea.
16. grafikoa. Kexen banaketa, aurkezteko eraren arabera
− Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak
17. grafikoa. Arreta zuzeneko bulegoetara egindako bisitak
18. grafikoa. Arreta zuzeneko bulegoetara bertaraturako pertsonen ezaugarriak
19. grafikoa. Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak
20. grafikoa. Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak
21. grafikoa. Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak
− Arreta zuzeneko bulegoetara etortzen diren pertsonen adina
Datuak adin taldeen arabera aztertuz gero, ikusiko dugu Gasteizen 25 urtetik beherako pertsonen bisitaldien kopurua egonkortu eta are handitu dela. Gehikuntza hori, batez ere, Arabako Foru Aldundiaren tutoretza frogatzen duten agiriak ez egoteagatik erreklamazioak aurkeztu dituzten adingabekoek ekarri dute.
22 taula. Arreta zuzeneko bulegoetara etorritako bisitarien banaketa, adin multzoka
Adina | Bilbao | Donostia−San Sebastián | Vitoria− Gasteiz | Guztira | % |
25 arte | 17 | 20 | 159 | 196 | 6,21 |
26−35 | 118 | 113 | 240 | 471 | 14,92 |
36−45 | 291 | 194 | 310 | 795 | 25,17 |
46−55 | 314 | 232 | 267 | 813 | 25,74 |
56−65 | 174 | 161 | 158 | 493 | 15,61 |
66 edo gehiago | 140 | 127 | 123 | 390 | 12,35 |
Guztira | 1.054 | 847 | 1.257 | 3.158 | 100 |
22. grafikoa. Arreta zuzeneko bulegoetara etorritako bisitarien banaketa, adin multzoka
3. 2010. Urtean gurekin batzartu diren elkarte eta taldeen tipologia
Azken urteetan, hainbat ikerketa eta txosten monografikoren ondorioz izan du Arartekoak harremana elkarteekin, hein handi batean, batez ere azken ezohiko txostenen inguruan.
2010. urtean, aztertutako arazoetan zuzenago inplikatuta dauden elkarteekin lankidetzan aritu garenez gero, errazagoa izan da ezohiko txostenak egitea; batzuk urte berean argitaratu dira, eta beste batzuk laster argitaratuko dira.
Horien artean honako hauek aipa ditzakegu:
− Mendetasun egoeran dauden pertsonei ematen zaien arretari buruzko txostena. Txosten horretan, modu aktiboan hartu dute parte gaixotasun edo ezgaitasunen bat duten pertsonen elkarte eta senitarteko askok (txostena 2011n argitaratuko da).
− Autonomi erkidegoko garraio publikoaren irisgarritasunari buruzko txosten berezia, iazko otsailean argitaratua.
− Arrisku egoera berezietan dauden adingabeei buruzko txosten berezia, laster argitaratuko dena.
Baina alde batera utzita zenbait txostenen inguruan egindako ezohiko jardun horiek, eta batez ere aipaturikoen artetik lehenengoa, Arartekoak 2010. urtean ere gizarte eragileekiko harremana zaintzen jarraitu du bere ohiko jardunean. Batez ere, egoera txarrean dauden pertsonei laguntzeko edo askotariko gizarte arazoak konpontzeko lanean aritzen diren elkarte, erakunde eta taldeekin: giza eskubideen aldeko taldeak, atzerritarrei, presoei edo baztertuta daudenei laguntzekoak, etxerik gabekoei laguntzekoak eta abar.
Urte hauetako esperientziak erakutsi digu, izan ere, erakunde eta talde ugari giltzarriak izan daitezkeela gure gizarteko sektore baztertuen edo oso ahulen eta Arartekoaren eta halako erakundeen arteko bitartekari lanetan; hala, beren eskubideen eta gatazkak konpontzeko bideen jakitunago egin ditzakete, beren aldarrikapenak adierazteko laguntza eman, administrazioei herritarrentzako zerbitzu arretatsua eman dezaten eskatu, eta, modu horretan, erakundeetan konfiantza handiagoa izateko eta gizarte kohesio handiagoa lortzeko modua egin.
Gure erkidegoan elkarte, talde eta erakunde ugari daude, eta hori gizarte biziaren adierazgarri da, baina, aldi berean, erronka ezinezkoa da horiekin guztiekin lankidetza harreman egonkor samarrak izan nahi dituenarentzat. Horregatik, gure kasuan, gure mugak kontuan hartuta, elkarlanean aritzeko nahi hori zenbait bide osagarriren bidez zehaztu da urtean zehar:
• harreman motaren bati eutsiz lehendik ere harremana bazuen talde askorekin, ahal izan den guztietan;
• ondo erantzunez arazoak eta proposamenak helarazteko edo Arartekoarekin bilera bat egiteko interesa erakutsi duten elkarte eta taldeei;
• bere kabuz harremana sortuz sektore ahulenekin lan egiten duten edo une horretan sektore jakin baten arazoak lantzen ari ziren taldeekin;
• koordinazio plataformak edo antzeko interesak edo jardun esparruak (kartzelak, gizarteratzea, immigrazioa) dituzten elkarteen arteko federazioak aprobetxatuz;
• haiek antolatutako jardueretan parte hartuz eta Arartekoak sustatutako beste jarduera batzuetan parte hartzera gonbidatuz.
Hala, 2010. urtean, Arartekoak lankidetza harremanak izan ditu, estuagoak edo ez hain estuak, honako elkarte, erakunde eta gizarte talde hauekin:
• Adelprise
• Adiskidetuak
• Adra
• ADSIS−Bestalde
• Aizan
• ALCER, giltzurrunetako gaixoen Gipuzkoa eta Bizkaiko elkartea
• Aldarte – Gay, lesbiana eta transexualen arreta zentroa
• Amiarte
• AMPEA – Arabako Emakumezko Profesional eta Enpresaburuen Elkartea
• APAI (Berdintasun Agenteen Elkarte Profesionala)
• APIA−haurrei eta nerabeei laguntzeko elkartea
• Arrats
• Askabide
• Martxoaren 3a elkartea
• AESE elkartea
• Al Indimay eta El Miloud Mokhari elkartea
• Bizitza Berria elkartea
• HIESaren aurkako Arabako Herritar Batzordea
• HIESaren aurkako Gipuzkoako Herritar Batzordea
• Clara Campoamor Elkartea
• Arabako aljeriarren kultur elkartea
• Presoei laguntzeko elkartea (ADAP)
• Alde Zaharreko eskolako famili elkartea
• Banandutako famili gurasoen elkartea
• La Terraza guraso elkartea
• Afroamerikar bizilagunen elkartea
• Abetxukoko auzokide elkartea
• Genozidio frankistaren biktimen elkartea
• Umeen protesien erabiltzaileen elkartea (AUPI)
• Ganjazz elkartea
• Gao Lacho Drom ijito elkartea
• Drogen abusua ikertzeko eta prebenitzeko gipuzkoar elkartea (AGIPAD)
• Loiolaetxea elkartea
• Oroituz Andoainen elkartea
• Osatu elkartea
• Asociación provida animal (APROVA)
• Susterra elkartea
• Voz colombiana elkartea
• ZAUNK elkartea
• Portugalete Zaharra auzokide elkartea
• Zenbait ikastetxetako ikasleen gurasoen elkarteak eta federazioak
• Hirigintzako planek, ingurumen arazoek eta zerbitzuen sareko akatsek kaltetutako bizilagunen elkarteak eta erkidegoak: Praileaitzen Lagunak (Deba), Santa Juliana auzoko bizilagun elkartea (Abanto−Zierbena), , Mutriku Natur taldea (Mutrikuko ingurumenaren aldeko plataforma), Uliako auzokide elkartea,
• ATEA (animaliei tratu etikoa emateko elkartea)
• ATCORE (gaixotasun kardiobaskularrak eta birikietako gaixotasunak dituzten pertsonak eta transplantatutako pertsonak)
• Behatokia
• Berdeak
• Berriztu
• Betiko Gasteiz Auzoko Elkartea
• Bidasoaldeko Emakumeak
• Bidesari – Pastoral Penitenciaria
• Bidez Bide
• Bizitegi
• Cáritas Gipuzkoa
• CEAR (errefuxiatuei laguntzeko batzordea)
• Centro Social Ignacio Ellacuría – Ellakuria Fundazioa
• Gure erkidegoko ikastetxeak
• COGAM (homosexualei eta transexualei informazioa eta arreta emateko programa)
• Amanda kolektiboa
• Euskadin errefuxiatutako kolonbiarren kolektiboa – Bachué
• Hiru lurraldeetako abokatuen elkargoak
• EAEko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala
• HIESaren aurkako Arabako Herritar Batzordea
• HIESaren aurkako Bizkaiko Herritar Batzordea
• Debabarrenako Adinekoen Eskualdeko Kontseilua
• Gipuzkoako eta Arabako Gurutze Gorria
• Zenbait sindikatu, kolektibo eta elkarte profesional
• DRARI
• Eginaren eginez (Arabako Gorputz Ezintasuneko Pertsonen Elkartea)
• EGUTE (hezur−muineko gaixotasuna eta transplantea dituzten pertsonak)
• EHGAM
• Ekologistak martxan
• Elkartean (ezintasun fisikoa duten pertsonen EAEko konfederazio koordinatzailea)
• Elkartu (ezintasun fisikoa duten pertsonen Gipuzkoako federazio koordinatzailea)
• Ijitoen irakasleak
• Ijito Kontseiluko ijito erakundeak
• Ikastetxeetako zuzendaritza taldeak
• Errespetuz (Transexualak defendatzeko eta gizarteratzeko elkartea)
• Etxerat
• Euskal Gorrak
• Ezpitsua plataforma ekologista
• FEDEAFES (Gaixo Psikikoen Senideen Elkarteen Euskadiko Federazioa) eta federazio horretan dauden elkarteak (AVIFES, AGIFES, ASASAM, ASAFES)
• Harrobien Euskal Federazioa
• FEKOOR (ezintasun fisiko organikoa duten pertsonen Bizkaiko federazio koordinatzailea)
• FELGTB (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatuko Federazioa)
• Fenadismer
• FEVAAS (Aurreerretiratuen eta pentsiodunen euskal federazioa)
• FEVAPAS (gorren guraso eta lagunen elkarteen euskal federazioa)
• Adsis Fundazioa
• EDEX Fundazioa
• Fernando Buesa Fundazioa
• Izan Fundazioa – Proyecto Hombre
• Gizakia Fundazioa – Proyecto Hombre
• Kira Fundazioa
• RAIS Fundazioa
• Ijitoen Idazkaritza Nagusiko Fundazioa
• Gorabide (Futubide) Fundazioa
• Gehitu
• Gizarterako
• Zenbait ikastetxe, fakultate eta eskolatako ikasle taldeak
• Harresiak Apurtuz (etorkinei laguntzeko GKEen koordinakundea, kide hauek dituena: CEAR, Cáritas, CITE, Gurutze Gorria, Hegoa, Médicos del Mundo, Zu eta Lur, Etorkinekin Bat, Goiztiri, Ignacio Ellacuria Fundazioa, munduko hainbat herrialde eta eskualdetako etorkinen elkarteak …)
• Herniopekoak
• Hirukide (familia ugaritsuen elkartea)
• Hizkuntz Eskubideen Behatokia
• Iniciativa Gitana
• Zenbait lurraldetako birgizarteratze institutuak (IRSE)
• IRESGI
• Ixuri
• Izangai
• Jaizkibel Konpainia
• Kalé dor Kayikó (ijito elkartea)
• Kolore Guztiak
• Lau Haizetara gogoan
• Lokarri
• Lur gizen
• Mbolo mon dale
• Omic Enkarterriko mankomunitatea
• ONCE Euskadi
• Oroituz
• Pantallas Amigas
• Pastoral Penitenciaria
• Arabako ezintasunen elkarteen plataforma. Ondoko hauek dira kideak:
− Araba Down, Down sindromea daukaten pertsonak erabat gizarteratzeko
− Arabako Gorrak, Arabako gorren elkartea
− Arazoak, Arabako autismoaren eta garapenaren beste nahasmendu orokor batzuen elkartea
− ARESBI, arantza bifidoa duten arabarren elkartea
− ASPACE, Arabako burmuin paralisiaren eta antzekoen elkartea
− ASPASOR, Arabako burmuin paralisiaren eta antzekoen elkartea
− ATECE, Arabako hartutako burmuin kaltearen elkartea
− Eginaren Eginez, gorputz ezintasuna duten pertsonen Arabako elkartea
− Ezintasun taldea
− Itxaropena, ikusmen txikia duten pertsonen Arabako elkartea
• Rais, gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko sarea
• RENACER (gibel gaixotasuna eta transplantea dituzten pertsonak)
• Arabako eta Bizkaiko Salhaketa
• Save the Children
• Hezkuntza zerbitzuak (berritzeguneak, hezkuntza bereziko zerbitzuak, udal zerbitzuak ...).
• ELA−SAD sindikatua
• Hiru lurraldeetako SOS−Racismo
• TAT (Torturaren Aurkako Taldea)
• Terciarias Capuchinas
• Terciarios Capuchinos
• Torrelate
• Transexualidad Euskadi
• Abokatuen elkargoetako espetxe−laguntzako txandak (TAP)
• Txipio Bai
• UNICEF−EAE
• Zubietxe
• Zubiko
Txosten honetako III. kapituluko arreta publikoko kolektiboen arloetako ataletan, erakunde horiekiko lankidetzari buruzko erreferentzia zabalagoak daude.
4. Inkestak. Erabiltzaileen inkesten eraginkortasun maila eta emaitzak
Duela zenbait urte, herritarrengana hurbiltzeko bidea hasi genuen, esku hartzeko eskatu diguten pertsonen iritzia jakiteko. Erakundearen jardunbidean ahulguneak zeintzuk diren jakitea eta eskaintzen dugun zerbitzua hobetzen saiatzea ditugu helburu.
Horregatik, kexa−espediente baten izapideak amaitzen ditugunean, kexagileari galdera−sorta bat bidaltzen diogu, nahi izanez gero eta izena ipini barik, galdera batzuei erantzuteko eskatuz, emandako zerbitzuaren gainean egiten duen balorazioa jakiteko.
Emaitzak baloratzeko orduan garrantzitsua da honako hau kontuan hartzea: 2010ean guztiz izapidetu diren kexetatik, soilik %32,49tan iritzi diogu eragindako administrazioak oker jokatu duela.
Hona hemen bete diren galdera−sortetako datuak laburbilduta: kexaren bat egin duten herritarren eta kexa horren tramitazioa bukatu den kasuetan, kexagileetatik %80k hauxe adierazi dute: «Arartekoak emandako informazioa ona edo oso ona izan da».
23. grafikoa. Nolakoa iruditu zaizu Arartekoak bidalitako informazioa?
Orobat, zera azaldu dute: «erabat edo nahiko ados gaude Arartekoak kexari buruz emandako ebazpenarekin edo proposamenarekin» (%57,39k).
24. grafikoa. Zenbateraino zaude ados Arartekoak zure kexari buruz erabaki edo proposatu duenarekin?
Arartekoaren esku−hartzea oro har nola baloratuko luketen galdetzean (erakutsi duen interesa, laguntzeko prestasuna, egindako gestioak eta abar), kexagileetatik %80,87k esku−hartzea «oso ona edo nahiko ona» iruditu zaiela adierazi dute.
25. grafikoa. Oro har, zer iruditu zaizu Arartekoaren lana? (Hau da, azaldu duen interesa, laguntzeko prest egotea, egindako gestioak...)
Portzentaje on hori (%72,06) mantendu egiten da arazoa «konpondu ez zaien» edo «nahiko gaizki konpondu zaien» kexagileen artean ere.
26. grafikoa. Oro har, zer iruditu zaizu Arartekoaren lana? (Hau da, azaldu duen interesa, laguntzeko prest egotea, egindako gestioak...) (Arazoa «konpondu ez zaien» edo «nahiko gaizki konpondu zaien» kexagileak»)
Galdera−sorta bete duten pertsonetatik %84,35ek adierazi dutenez, «administrazioarekin arazoak dituen pertsonaren bati Arartekora joateko gomendatuko liokete beti edo kasu batzuetan».
27. grafikoa. Administrazioarekin arazoak dituen pertsonaren bati Arartekora joateko gomendatuko zenioke?
Portzentaje hori dezente gutxitzen da −baina ez modu esanguratsuan− (%76,44) beraien arazoa «ez dela konpondu» edo «nahiko gaizki konpondu dela» uste duten kexagileen artean.
28. grafikoa. Administrazioarekin arazoak dituen pertsonaren bati Arartekora joateko gomendatuko zenioke? (Arazoa «konpondu ez zaien» edo «nahiko gaizki konpondu zaien» kexagileak)
Beraz, emaitza horiek denek ondorio hau aterarazten digute: Arartekoaren zuzeneko esku−hartzearekin −bere jardueraren eta pertsonazko baliabideen araberakoarekin− lotutako iritziak aztertzen direnean, oso ontzat jotzen da egindako lana. Azpimarratzekoa da, gainera, %32,17 bakarrik ez daudela ados Arartekoaren ebazpenarekin.
Bestelako emaitza lortzen da Ararteko erakundearen erabakitzeko edo jarduteko ahalmenetik kanpo geratzen diren alderdiez galdetzen denean. Alderdi horiek gehienbat administrazioaren laguntzeko edo ez laguntzeko jarrerarekin dute zerikusia: prozesuaren iraupena (%51,31k uste dute igarotako denbora luzea edo oso luzea izan dela), edo kexa bukatzeko modua bera, izan ere, %33,91 soilik daude pozik azkenean lortutako konponbidearekin:
29. grafikoa. Nolakoa iruditu zaizu kexa aurkeztu zenuenetik tramitazioa bukatu arteko denbora?
30. grafikoa. Zure ustez, kexa sorrarazi zuen arazoa:
Inkestetan lortzen diren datuez gain (jada zehaztu ditugunak), erreklamazioak egin dituzten pertsonek galdetegiko ataletako baten bidez bidali ahal dizkiote Arartekoari beren iritziak eta iradokizunak. Aurreko urteetan bezala, haietako batzuek iradokitzen dute Arartekoak botere gehiago eta eskumen gehiago izan beharko lituzkeela eta haren ebazpenak lotesleak izan beharko liratekeela. Inkestatutako pertsona batzuek, gainera, uste dute emandako ebazpenen jarraipena egin behar zaiola administrazioari, eta behar bezala jokatzen ez duten administrazioak zehatzeko ahalmena izan behar duela Arartekoak. Gainera, erakundearen eta bere funtzioen berri ematea proposatu dute.
Arartekoaren lana etengabe hobetzeko asmoz, web gunean iradokizunen atala jarri dugu, herritarrekin batera jarduteko bide berri gisa. Bertan, gure jarduera hobetzeko proposamenak egin daitezke, edo horrek sortutako kexak azaldu.
Laburbilduz, sustatu beharreko aktibo handia dauka Arartekoak: herritarrek oso iritzi ona dute Arartekoaren esku−hartzeaz eta erakunde honetan kasu egiten dieten moduaz. Hori erantzukizun handia eta eguneroko lanerako akuilua da.